2012/6

II. Errugbi Tokata txapelketa herrikoia jokatuko da bihar

Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako II. Errugbi Tokata txapelketa jokatuko da bihar, hilak 30, Altamira zelaian, 11:00etan hasita. Sei jokalariz osatutako taldeek har dezakete parte txapelketan –finalean zazpi lagunek–. Partida bakoitze...

Ordiziako Hitza

Lau begirada legealdiko lehen urteari

Dagoeneko urtea bete da Bilduk udal hauteskundeak irabazi eta Aralarrekin batera udal gobernua osatu zuenetik. Gauza asko gertatu dira harrezkero; alderdi politikoen arteko adostasunak, hika-mikak, zinegotzien aldaketak… Baina legealdi berriko aurreneko urtearen balantzea egiterakoan, denetariko iritziak daude. Goierriko Hitzak, Beasaingo udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei eskatu die iritzia. Gobernu taldean daudenek, «gauzak egiteko beste modu bat» martxan jarri dutela diote, batez ere, abiarazi dituzten parte hartze prozesuei erreferentzia eginez. Oposizioko alderdiek berriz, «ekimen falta» edota «herria paralizatzea» leporatzen diete. «Politika egiteko modu berri bat» Legealdiko lehen urtearen balantzea egiterako garaian, «urte zaila» izan dela aitortu zuen Bilduk. Izan ere, iaztik udal aurrekontua jaitsi egin da, eta foru funtsera itzuli beharreko dituak ere ez dute egoera errazten. Diru faltari aurre egiteko, «beste formula batzuk» bilatzen saiatu dira, eta Koldo Agirreren iritziz, «gauzak egiteko beste modu bat» jarri dute martxan. Modu berri hori, abian jarri dituzten parte hartze prozesuetan oinarritzen da batez ere; dagoeneko dozena erdi bat prozesu jarri dituzte martxan, herritarrekin batzarrak egin eta haien iritziak jasotzeko. Hala, «jendearekin kontaktu handiagoa izaten eta herritarren parte hartzea bultzatzen» saiatu direla dio Agirrek. Parte hartze prozesu horien artean daude auzoetako batzarrak, Igartzako funtzionamendua zehazteko prozesua, tabernetako terrazen ordenantza edota legealdiko plana, besteak beste. Gobernua gutxiengoan osatu zutenez, «hasieratik [...]

Beasaingo Hitza

Agirre-Etxeberri etxearen zesioa onartu du udalbatzak honen jabetza legeztatzeko

Legazpiko udalbatzak Agirre-Etxeberri etxearen zesioa onartu du aho batez, egin den azkeneko osoko bilkuran. Zesioa legezko egiteko, etxebizitzaren gaineko eskriturak sinatzea baino ez da gelditzen. Sinadura, Agirre-Etxeberri eremuan etxebizitzak egingo dituen enpresaren eta udalaren artekoa izango da, eta «aste honetan edo datorrenean» gauzatuko da, Kepa Urtzelai alkateak aurreratu duenez. Behin eskriturak sinatuta, Agirre-Etxeberri etxearen jabegoa, erabilera eta mantenua udalaren eskumenekoa izango da. Sinadura EAJk orain hilabete batzuk aurkeztutako alegazioaren emaitza da. Hitzarmen honen harira, EAJko Javier Iraetak, Agirre-Etxeberri eremuan egingo diren lanengatik udalak hirigintza aprobetxamenduaren bitartez enpresa eraikitzailearengandik jasoko duen diruaz galdetu zuen. Kepa Urtzelai alkateak argitu zuenez, udalak «893.000 euro» jasoko ditu guztira. Kopuru honek, dena den, eskriturekin «zerikusirik ez duela» zehaztu zuen, baina sinadurak «kobrantza bizkortuko duela» baieztatu zuen. Dirua, «sinadura egiten den momentuan kobratuko du udalak», esan zuen Urtzelaik. Ane Urkiola jeltzaleak hari beretik jarraitu zuen, eta diru horrekin udalak zer egiteko asmoa duen galdetu zuen. Alkateak hori «guztien artean» erabaki beharreko gaia zela erantzun zion, eta jarraian zenbait argibide eman zituen. Izan ere, diru hori babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lur sailak erosteko erabiltzen ez bada «bi urtetan izoztuta» geldituko dela gogorarazi zuen. Denbora hori igarota, «beste inbertsio batzuk egiteko» erabilgarri egongo litzatekeela azalduz. Bestelako gaiak Landu [...]

Goierriko Hitza

Jakintza ikastolako ikasleek hainbat bideo igo dituzte sarera, stop-motion teknika erabiliz

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek hainbat bideo sareratu dituzte, stop-motion teknika erabiliz. Argazkiekin eginiko animazioak dira. Marrazkiekin, plastilinarekin edota aktoreekin eginiko bideoak igo dituzte youtubera.

Goierriko Hitza

Joseba Irazoki musikaria eta Olarius&Brothers DJak ariko dira, Koiote zaharrean

Beasaingo Koiote zaharrak kontzertua antolatu du ostiral gauerako. Joseba Irazoki musikari eta kantari nafarrak eta Olarius&Brothers rock DJ beasaindarrek joko dute. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Joseba Irazoki Nafarroako Bera herriko musikaria da. Urte asko daramatza musika munduan, gitarra jole eta kantari moduan. Hainbat taldetan jo izan du, tartean Atom Rhumba, On Benito edota Belardian, esaterako. Beste hainbat musikarirekin ere aritu izan da, hala nola: Rafa Rueda, Petti eta Xabier Montoia. Duela urte batzuk hasi zuen bakarkako ibilbidea, eta hainbat disko kaleratu ditu. Bakarkako kontzertuetan, “orkestra gizon” moduan aritzen da, hainbat instrumentu aldi berean joaz. Olarius&Brothers berriz, Beasaingo DJ bikotea da. Musika elektronikoa jarri beharrean ordea, rock doinuak izaten dira nagusi beraien emanaldietan, bai garai batekoak eta baita berriak ere, baina beti binilo formatoan.

Beasaingo Hitza

Olaberriak zapatu goizean jokatuko du Herriarteko palako finala, Donostiaren aurka, Deban

Gipuzkoako Herriarteko pala finala etzi, larunbata, jokatuko du Olaberriak, Donostiaren aurka. Debako Aldats pilotalekuan da azkena, 11:00etan hasita. Larruzko paletan eta pala motzean partida bana izango dira.

Aimar Maiz

Atez ateko hondakin bilketa sistemaren aldeko mozioa gaur onartuko da

Hamar puntuko gai ordena aztertuko du gaur Ordiziako Udalbatzak, eta horien artean bi nabarmentzen dira: batetik, atez ateko hondakin bilketa sistemari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa onartuko da, eta bestetik, EAJk Goierriko enplegu planaren inguruan...

Ordiziako Hitza

Eskubaloia, kirol bizia Zumarragan

Zumarragako Ispilla kiroldegian astero entrenamenduak egiten dituzte eskubaloi jokalariek, zortzi taldetan banatuta; futbolean «txarra» zelako hasi zen Jokin Areizaga Gipuzkoako haurren selekzioko Urolako...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ataun Aian bihar hasiko dira santixabel jaiak, lau egun ospatzeko

Goierritar askok gogoan du oraindik Ataun Aia auzoko jaietan nola jotzen zuen Minxoriak euskal talde mitikoak. Festek iraun bitarterako ekartzen zuten Iparraldeko taldea. Akelarre, Gozategi eta belaunaldi bakoitzean punta-puntako musika taldeek ere badakite zer den Aiako plazan aritzea, Aralarko mendien magalean. Aurtengo Santa Ixabel jaiak ez dira atzera geratuko: Gosek kontzertua egingo du, etzi. Laketek osatuko du erromeria. Auzo txikia da, baina festa oparoak prestatu ditu Aiako Jai Batzordeak, beste behin. Lau egun, bete-beteak. Bihar, hasteko, haurren eguna izango da. Etzi, larunbata, Ataungo gazte guztiek Aiara joateko deia dute, bat egin eta bertan ospatuko dutelako Gazte Eguna. Gazte bazkarirako eta ogitarteko afarirako txartelak erosteko azken eguna gaur iluntera arte da, «betiko tokietan». Igandean kirolak eta apustu bitxi batek hartuko dute tokia. Eguerdian, hiru partida jokatuko dituzte, gaztetxoek: Zabala eta Adur Zubizarreta; Iraitz Zubizarreta eta Garmendia; eta Arratibel eta Mintegi. Arratsaldean, lasterketa-apustua egingo dute hiru ataundarrek. Manex Idiakez, zaldian; Ahetze Arratibel, bizikletan; eta Oihan Galparsoro eta Iban Urdangarin korrika lehiatuko dira, nor baino nor. Aiako jaiak astelehenean bukatuko dira, zaindari egunez. EGITARAUA Ostirala, ekainak 29. Haurren eguna. 17:00. Zirko eskola txikia eta ume-jolasak. Txokolate jana. 21:00. Afaria. 00:00. Belarra musika taldea. Larunbata, ekainak 30. Gazte eguna. 13:00. Juntadizoa eta poteoa. 14:30. [...]

Aimar Maiz

Txondorreko ikatza erosteko hiru egun izendatu dituzte, Zaldibian

Santi Lizarraga Naparra ikazkina buru dela orain aste batzuk Ibargurengo basoan egin zuten txondorra desegin dute. Espero baino bi astebete pasa lehenago egosi zen, eta San Joan bezperan ateratzekoa bazen ere, ikatza hilaren 8rako prest zen. Maiatzaren 26an piztu zuten txondorra. «Egurraren kalitatea, leku babesa, herritarren parte-hartze handia», izan dira, arduradunek azaldu dutenez, goiztiarrago egiteko zioak. Dagoeneko saltzeko prest dago, zakuetan sartuta. Zaldibiako Udalak hiru egun izendatu ditu salmentarako, hurrengo hiru larunbatak, hain zuzen: etzi, uztailaren 7a, eta uztailaren 14a. Telleriko Goizane eraikinera joan behar da, 10:00etatik 13:00etara. Zakukada ikatza 12 euroan salduko dute. Ateratzen den diruarekin txondorra egiteak sortu dituen gastuak ordainduko dira. Geratzen dena egitasmoak auzolanean garatzeko utziko dute.

Aimar Maiz

Zaldibian ‘Gazta zati bat’ emango dute gaur

Nazioen Munduaren Gazta zati bat film-dokumentala Zaldibian ikusi ahalko da, gaur. Antzokian da emanaldia, 21:00etan. Sarrera 3 euro da.

Aimar Maiz

Ataunen gaur sortuko dute emakume elkartea

Ataunen emakume elkartea ofizialki sortzeko eratze bilkura gaur iluntzean egingo dute, 19:00etan, udaletxeko ganbaran. Duela lau urtetik emakume batzuk elkartu ohi dira, garai jakinetan ekitaldiak antolatzeko. «Baina orain forma eman eta elkartea sort...

Aimar Maiz

Garagardotarako giro aproposa

Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. Horrez gain, eta berritasun modura, Sasietak edukiontzi marroia, horia eta berdea jarriko ditu pilotaleku atarian birziklapena sustatze aldera. Ordutegian ez da aparteko aldaketarik egongo. Gaur, bihar eta etzi 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik azoka, eta igandean eguerdiaz geroztik zabalduko dute, nahi duenak bertan bazkal dezan. Prezioetan ere ez dago aldaketarik. Garagardo pitxarra 3,5 euroan salduko dute, eta menua 25 euroan (lehen platera, bigarrena, edaria, postrea eta kafea). Bazkide egiteko aukera Klubeko kimuak eta jubenilak aritzen dira azpiegitura muntatzen, eta talde nagusikoak arduratzen dira edaria eta janaria zerbitzatzeaz, guraso eta zale ugariren laguntzarekin; denera 150 lagun inguru. «Gizartean aditzen diren arazoak gurekin ahaztera gonbidatzen ditugu zale eta bazkide guztiak, eta bide batez aurtengo lorpenak ospatzera», esan du Aitor Araña presidenteak. Bazkideak aipatuta, zuzendaritzak gogoratu du aurtengo azokan ere urteko bonoa egiteko aukera izango dela. Superkopako finala, Kopako partidak eta ligako 22 partidak –aurten 12 talde ariko [...]

Ordiziako Hitza

Udala «gustura» agertu da Igartzako parte hartze prozesuak eman duenarekin

Dagoeneko bukatu da udalak Igartzako erabilera zehazteko parte-hartze prozesua. Bederatzi saio egin dituzte herriko hainbat eragilerekin –talde bakoitzarekin hiruna–, eta prozesuak eman duenarekin «gustura» dago udala. Erabiltzaileek ere «pr...

Beasaingo Hitza

Aizkorriko Lagunen eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna igandean

Zegaman igande honetan bi egun ospatuko dituzte batera: XIII. Aizkorriko Lagunen Eguna eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna. Hori dela eta egitarau zabala prestatu dute iganderako, eta baita larunbaterako ere: Ekainak 30, larunbata 18:00etan - V...

Goierriko Hitza

San Pedroak ospatuko dituzte Santa Lutzi-Anduagan

Bi eguneko jaiak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Ezkio-Itsasoko Santza Lutzi-Anduagan. Hona hemen egun horietarako prestatu duten egitaraua.   Ekainak 29, Ostirala. San Pedro Eguna * 12:00etan.- Meza Nagusia Ondoren, txistularien eta Gabiriko “Goruntz Dantza Taldearen” saioa * 12:30etan.- Lunch herrikoia Anduaga Elkartean. * 16:30etan.- Ume jolasak eta txokolatada. * 20:30etan.- Mus txapelketa: Izen ematea 21:00ak arte izango da   Ekainak 30, Larunbata. * 16:00etan.- Junior Mailako Santa Lutzi Saria txirrindulari proba. * 19:00etan.- Toka txapelketa. * 21:00.- Bertso afaria Santa Lutziko plazako karpan izango da. Peñagarikano eta Zubeldiak alaituta. Izen ematea eta txartelak Udaletxean 943721303, ekainak 26a baina lehen. Helduak: 22. €  Haurrak: 5. €

Goierriko Hitza

Ordizia eta ordiziarrak bideoklip batean

Ekeko El Perrok eta Luna Llenak Tu eres la mas bonita abestiaren bideoklipa igo dute youtubera. Bideoaren zati batzuk Ordizian grabatuta daude. Horrez gain, Urrup antzerki taldeko hainbat kidek ere hartu dute parte bideoan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa