2012/6

Realeko eta Urolako jokalari ohiek Zumarragako Argixao zelaian jokatuko dute etzi Mustiren Omenezkoa

Partida 11:30ean hasiko da, aurretik Urola eskolako kimuek jokatuko dute, ondoren garaikurrak banatu eta Musti gogoratzeko tartea hartuko dute bere senitartekoekin batera

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ehun bazkideren babesarekin sortu da Goierri Gastronomika kluba

Gastronomiarekin zerikusia duten Goierriko zerbitzu turistiko guztiak antolatu eta egituratzeko asmoarekin sortu den Goierri Gastronomika kluba aurkeztu dute gaur goizean Ordiziako Plaza Nagusian. Sektore publikoaren eta pribatuaren elkarlanetik sortu da kluba, eta hasiera honetan ehun eragileren babesa lortu du. Klubaren helburu nagusia Goierriko turismo gastronomikoaren garapena sendotzea da. Igor Eguren Ordiziako alkatea eta Goiturreko lehendakariak, Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak, Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Roke Akizu Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariak gidatu dute gaur goizeko ekitaldia, klubaren bazkide diren dozenaka eragile ondoan zituztela. Laurek eskerrak eman zizkieten kluba sortzea posible egiten duten eragile guztiei, eta nabarmendu dute klub aitzaindaria dela erkidego mailan. Ehun eragileak Klubeko 100 eragileak honela banatzen dira: 28 jatetxe, 4 sagardotegi, 27 alojamendu (nekazalturismo eta landetxeak, aterpetxeak, hotelak eta pentsioak), 8 gourmet denda, 2 erretegi, pintxo taberna bat, 6 nekazal ustiategi, zerbitzu turistikoetarako lau enpresa, 10 industria bisitagarri, 3 interpretazio zentro, 5 turismo bulego, gozotegi bat eta catering zerbitzurako enpresa bat.

Ordiziako Hitza

Olaberrian bihar hasiko dituzte San Joan jaiak, igandera arte

Hiru egun doi, baina ekitaldiz bete-beteak goizetik goizaldera. Olaberriko San Joan jaiak bihar hasiko dira, igandean zaindariaren festaburuarekin bukatzeko. Herriko elkarteen parte-hartzearekin garatuko dira jarduera asko, eta hitzordu gehienek olaberritarren presentzia edo lana eskatuko dute. Larunbata eta igandea izango dira jardunaldi oparoenak, egitarauari dagokionez. San Joan bezpera, etzi, kirol arloak jantziko du batik bat: txirrindularitza lasterketa, plater hausketa, herriko esku pilota nahiz pala finalak edota larruzko paleta erakustaldia zabalduko dituzte egunean zehar. Jende gehien elkartzen den ekitaldia, sasoiari dagokiona, San Joan sua izango da. Aurretik, etzi iluntzean, Eusko Label markako oilasko errea eta txotxeko sagardoa banatuko dituzte, plazan. Jan-edanarekin segiz, igandean hamaiketakoa, eta bihar arkume-txuletak izango dira izar. Moto ikuskizuna Freestyle motako moto erakustaldia da aurtengo jai-egitarauan berritasuna. Igande arratsaldean, Zeba-Zelain, bi gidari profesionalek jauziak eta malabareak egingo dituzte, motorrekin. Sarrera doan da. Maikel Melero eta Gabi Villada rider espainiarrak ekarriko dituzte. Ikuskizunean zehar umeen molto motako jostailuzko moto ere egingo dute. EGITARAUA Ostirala, ekainak 22 11:00. Haur jolas parkea. 13:30. Haurrentzat bazkaria. 15:00. Haur jolas parkea. 18:30. Txupinazoa. Buruhandiak eta trikitilariak. 18:30. Plater hausketa, tiro lehiaketa. Herri mailan. 20:00. Jundajo txaranga. 20:30. Arkume-txuleta jana. Larunbata, ekainak 23  10:00. Gipuzkoako Itzuliko etapa hasiera. Amaitu: 11:50. 10:00 eta 15:00. Plater hausketa, [...]

Aimar Maiz

Juniorren Gipuzkoako Itzuliko lau etapetatik hiru Goierrin jokatuko dira, bihartik astelehenera

Gipuzkoako 23. Itzulia bihar hasiko da, Zumarragan, txirrindulari juniorrentzat. Lau eguneko lehia izango dute, aitzinetapa batekin eta errepideko hiru etapa gehiagorekin osatuta. Goierrin jokatuko da gehiena, lau jardunalditatik hiru bertan antolatu b...

Aimar Maiz

Oria ibaia garbitzera joateko deia egin dute gaztetxekoek

Larunbatean bukatuko dira hilaren hasieraz geroztik OGA Ordiziako Gazte Asanblada gaztetxearen 26. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Larunbatean bertan, Oria ibaia garbitzera joateko deia egin dute gaztetxekoak. 09:00etan geratu dira gaztet...

Ordiziako Hitza

Salamerok bere azken lana aurkeztuko du

‘Japonia: Poesiaren sumendi ezkutua’ lana Salameroren olerkiez eta Jauregialtzoren argazkiez osatuta dago

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Industrializaziotik jaio zen auzoa

Legazpiko San Inazio auzoak 65 urte betetzen ditu aurten. Egun, San Martin auzoarekin batera, 1.000 bat biztanle dituen gunea da. San Inazio auzoak 40. hamarkadaren erdialdean du sorburua, urte haietan Gipuzkoan eman zen industrializazioaren susperraldiaren testuinguruan. Urteurrena jai giroan ospatu nahi dute bizilagunek, eta horregatik, Buskabaso auzo-elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu larunbaterako. San Inazio auzoaren historia, Patrizio Etxeberria lantegiarekin estuki lotuta dago. 1920 eta 1940 urteen artean Legazpiko biztanleria %48,31 hazi zen. Industrializazioaren urrezko aroa zen. Ondorioz, Legazpin etxebizitza eta azpiegitura berrien premia handia sortu zen. 1941ean Patrizio Etxeberriak berak, San Inazio auzoa egiteko asmoa erakutsi zuen. Legazpin eraiki zen lehenengo langile auzoa izan zen. Rafael Gomez, Buskabaso elkarteko kideak adierazi duenez, «1947an eman zituzten lehenengo etxeen giltzak». Auzoko lehen maizterrak arabarrak eta nafarrak izan ziren, baina 60. hamarkadatik aurrera, batez ere, Extremaduratik eta Gaztela eta Leonetik ere jende ugari joan zen auzora. «Ni 1961ean iritsi nintzen Legazpira, Patrizio Etxeberrian lan egiteko», gogoratu du Gomezek. Auzoa eraikitzerako orduan etxe lerrokatuak eta independienteak tartekatu zituzten. «Ingeniarientzat eta lantegiko nagusientzat espresuki egindako etxebizitzak zeuden. Langileentzako beste batzuk egin ziren», dio Gomezek. Etxebizitzez gainera, beste hainbat azpiegitura ere eraiki behar izan ziren, eskolak, pentsioak edo osasun zerbitzua eskaintzeko gune bat, adibidez. Ondoren, auzo [...]

Goierriko Hitza

Igerilekuak irekitzeko prest

Goierri Mendebaldeko udal igerilekuak irekita edo irekitzeko prest daude jada. Idiazabalen ekainaren 16ean ireki zituzten, Seguran ofizialki 26an irekiko dituzte nahiz eta 25ean haurrentzako puzgarriak egongo diren igerilekuan, Zegaman 23an irekiko dir...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Zaldibian errekara jauzi egitea eta presan igeri egitea debekatuta dagoela gogorarazi du udalak

Zaldibiako Udalak debekatu egin du Amundarain errekan eskolaren pareko zubitik behera jauzi egitea eta han bertan dagoen presa pneumatikoaren inguruan igerian aritzea. Uda partean, bainulariek aspalditik erabili izan dute eremu hori errekan bainatzeko; baina, «presa pneumatikoa jarri zenetik gero eta gehiagora» doa saltoka aritzeko ohitura, udalak ohar bidez adierazi duenez. «Zaldibiako ibaiaz gozatzera datozen inguruko herrietako hainbat gaztetxok eta herriko beste batzuek eskolako zubitik salto egiten dute errekara. Ondoren presa peumatikoaren gainean korrika eta salto egiten dute», azaldu du udalak. Jarduera horiekin «kezka» agertu du, bainularientzat daukaten arriskuagatik. Batetik, zubitik salto egitearen arriskua dago, ibaiko putzuaren hondoa edo ertza jotzekoarena, hain zuzen. Orain bi aste Donostian 18 urteko gazte bat tetraplejiko geratu zela gogorarazi du udalak, gisa horretako jauzi bat egin eta bizkarrezurra minduta. Bestetik, presa pneumatikoaren gainean ibiltzea bera ere arriskutsua da, errekaren korrontearen eta uraren emariaren indarraren arabera automatikoki mugitzen delako. «Aurreko hilean presa horiek egin zituen teknikaria ekarri genuen, errebisio bat egitera. Uda garaian gazteen praktikaren berri eman genion, eta ezin zuen sinetsi. Izugarrizko arriskua dagoela jakinarazi zigun», dio udalak. Urak eramateko arriskua ere bai Presaren gainetik beherantz irrist eginda erortzeko arriskuaz gain, presa automatikoa jaitsiko balitz, presaren eta zubiaren artean dauden igerilariak «urak berarekin eramango lituzke, [...]

Aimar Maiz

Poltsa konpostagarrien makinek harrera ona izan dute herritarren artean

Joan den astean jarri zituen Sasietako Mankomunitateak Ordizian hondakin organikoak bildu ahal izateko poltsa konpostagarriak banatzeko bi makina martxan, eta astebeteren bueltan, 25 bat herritar ari dira egunero-egunero poltsa horien bila joaten. Enrike Enparantza Sasietako teknikariak adierazi duenez, udaletxeko arkupeetan jarritako makinara jo izan dute herritar gehienek, eta zertxobait gutxixeago Majorin jarritako makinara. Aurreko asteazken-ostegun bitartean jaso zituzten Ordizian Correos bidez poltsa horiek jaso ahal izateko txartel pertsonalizatuak. Ordizian 1.944 etxebizitzek egin dute txartela jasotzeko eskaria –Ordiziako etxebizitzen %52–. Berrogei poltsako sorta hartu ahal izateko nahikoa da txartela makinak duen sentsore batera gerturatzearekin, eta aldi berean, pantailan ikusi ahalko da noiz har daitekeen hurrengo poltsa sorta. Normalean 10 astean behin joan behar da poltsak jasotzera, ikusita jende gehienak astean bi-hirutan jaisten duela organikoa. Herritar gehiago organikoa biltzeko asmoz Poltsa konpostagarrien makinek harrera ona izan dutenik ezin uka, eta Enparantzak nabarmendu du makinak martxan daudenetik ordiziar asko Sasietara deitzen ari direla materia organikoa biltzen hasi nahi dutela eta zer egin behar duten galdetuz. Bai Sasietako eta baita Ordiziako Udalak ere, eskerrak eman nahi dizkie Goienetxe Fundazioaren Garaguneari (Gureak taldea), azkeneko hilabete hauetan eskainitako laguntzarengatik. Goienetxekoak poltsak banatzen aritu dira, alta berriak egiten ere bai, eta baita informazioa ematen ere. Aurrerantzean alta [...]

Ordiziako Hitza

Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus, finalerdietara

Dagoeneko erabakita daude Ordiziako Kuadrilla arteko 33, Futbol Txapelketaren finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak: Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus. Per La Forzak Kozen kanporatu du final laurdenetan (2-1 eta 3-1 izan dira bi par...

Ordiziako Hitza

Europako field target tiratzaile onenak elkartuko dira Zumarragako parke botanikoan

Zumarragako tiro zelaian Iberiako Torneoa jokatuko dute ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean; 100 tiratzaile inguruk parte hartuko du

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

D-Pintxos taldeak bere lehenengo diskoa grabatuko du datorren astetik aurrera

Legazpiko D-Pintxos taldeak bere lehenengo diskoaren grabaketa hasiko du datorren ekainaren 25ean. Mutrikuko Ame grabazio-estudioan egingo dute, eta hamabost egunez luzatuko da. D-Pintxos taldea orain hiru urte sortu zen Iker Azpeitiaren eta Iker Otegiren ekimenez. Koadrilako lagunak dira biak eta aspaldiko ideia gorpuzteko erabakia hartu zuten orduan. Behin zein musika mota landu nahi zuten zehaztuta, taldea osatzeko jende bila hasi ziren. Gaur egun, zazpi kidek osatzen dute D-Pintxos: Iñaki Ormazabal (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Iñigo Caballero (gitarra) eta Iker Azpeitia (gitarra). «Otegik orain urte eta erdi utzi zuen taldea», zehaztu du Azpeitiak, «eta Caballero sartu zen bere ordez». Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpeta eta tronboiarekin nahastuta, «metal puntua du egiten dugun musikak», dio Azpeitiak. Sorkuntza lana guztien artean egiten dute, «norbaitek ideia bat ekarri eta guztion artean ateratzen dugu melodia. Lehenengo musika lantzen dugu, eta gero letra». Grabaketa Ame estudioan Gaur egungo gizartearen inguruan pentsatzen dutena adierazteko modua da taldearentzat abestiak sortzea. «Garoñako zentral nuklearra, Saharako egoera, euskara edo maitasuna» dira, Azpeitiaren hitzetan, abesti askotan agertzen diren gaiak. Hasieran, talde ezberdinen bertsioak egiten hasi ziren taula gaineko emanaldietan. Azken urteetan zuzeneko gutxi egin dituzte, «sukaldeko lana» lehenesteko. Sortutako abestiak CD [...]

Goierriko Hitza

Aitchau billabonarrak irabazi du Txindokin

Hassan Aitchau billabonarrak irabazi zuen, herenegun, hirugarren Txindoki Bertikala korrika proba. Erlojupean eta irteera marratik bakarka abiatuta, 35 minutuan justuan osatu zuen ibilbidea, Larraizko langatik Larrunarriko tontorrera. Iñigo Lariz elgo...

Aimar Maiz

Euskaltegi berria irekita

Hilabeteetako prestaketa lanen ondoren, joan den ostegunean aurkeztu zien Goiztiri AEK-k herritar, euskaltzale eta agintariei Ordiziako Behe Nafarroa eta Zuberoa kaleen artean irekitako egoitza berria. Ehun lagun inguru elkartu ziren inaugurazio ekitaldira, eta euskaltegiko arduradunen azalpenak jasotzeaz gain, euskaltegiko jardunari buruzko argazki-sorta ikusi ahal izan zen. Goiztiri AEKko kideek gogoratu dutenez, ekitaldiko unerik «hunkigarriena» euskaltegiaren kanpoaldean bizitakoa izan zen. Lehendabizi, Karmele Santoyo euskaltegiko zuzendariak eskerrak eman zizkien bertaratutakoei zein urte hauetan guztietan bidelagun izandakoei. Ondoren, Mertxe Mujikak argi utzi zuen zein den AEKren helburu nagusia: «Krisiak krisi, AEKk bere misioan esaten duena berretsi nahi dugu hemen eta orain, hau da, lanean jarraituko dugula Euskal Herri euskalduna lortu arte. Nahiz eta non-nahi entzuten diren hotsek gauza onik iragarri ez, guk gure lanean eta eginkizunean sinesten dugu». Goiztiri AEK euskaltegiak «giza nahiz baliabide materialak jarri» dituela gogorarazi zuen, eta orain «elkarlanaren txanda» dela. Mujika ikasleei zuzendu zitzaien bereziki, haien ikasteko nahia eta grina goraipatuz. AEKren hainbat arduradunez gain, Ordiziako Udaleko ordezkaritza zabal bat, eta euskalgintzako eta politika munduko kide ugari izan ziren Ordizian: Andoni Sarriegi, Dionisio Amundarain, Iñaki Murua, Karmele Aierbe, Andoni Zubeldia eta Paul Bilbao, besteak beste. Maizpideko eta Beasaingo Udal Euskaltegiko kideak ere han izan ziren. Bukaeran oturuntza egin zuten [...]

Ordiziako Hitza

Ekin Raid Ternua taldea Euskal Herriko txapelketako hirugarren kanporaketan

Lizarran jokatu da proba asteburuan; nesken taldeak lehenengo amaitu zuen, mistoak bederatzigarren

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Orio eta Urretxu finalera zuzenean

Oriok Barrenkaleko probalekuko errekorra haustea lortu zen 49 plazako marka eginda; azken errekorra iaz egin zuten 48 plazarekin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ziklomotorren azterketa egin ahalko da Beasainen

Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, Irungo IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoko kideak Beasainen izango dira uztailaren 10 eta 11n ziklomotor ibilgailuen azterketak egiten. Txanda hartzeko 943 62 63 00 zenbakira deitu behar da.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa