IRA eta irlandar musika ezagutzeko gaua
Ross Taylor irlandarra aurrez ere izana da Euskal Herrian, eta baita Goierrin ere. Ormaiztegiko Beñat Hach Embarek du lagun hemen, eta harekin ezagutu ditu, besteak beste, eskualdea eta ingurua. Hach Embarek bera izan zen, Taylor berriro etortzekoa zela jakin zuenean Segurako Gazte Asanbladari Taylorren hitzaldi eta kontzertua egiteko proposamena egin ziona, eta hauek gustu handiz onartu zuten. Eta halaxe jarri zituzten hitzaldi eta kontzertuaren berri ematen zuten karteltxoak Segurako kaleetan, herritarrei bietara joateko gonbita ginez. Joan den igandean joan zen Taylor, Hach Embarekren laguntzaz Segurara. Bertako kultur etxean eskaini zuen lehenik IRAren historiari buruzko hitzaldia, eta bertan eman zituen Irlandako egungo egoerari buruzko azalpenak. Aretoa lepo bete zen Gazte Asanbladako kideekin eta beste hainbat herritarrekin. Taylorrek ingelesez hitz egiten duenez, bertaratu guztiek uler zezaten, Alaitz Etxeberria segurarrak itzuli zituen Taylorrek esandakoak, ingelesetik euskarara. Hitzaldiaren lehen zatian IRA erakundearen historia errepasatu zuen. Horretarako, azken hamarkadetan Ipar Irlandan izan diren momentu historiko nagusiak nabarmendu zituen. Hitzaldiaren bigarren zatian, berriz, kultur etxera gerturatu ziren entzuleen galdera sortari erantzuna eman zien Taylorrek. Ipar Irlanda ezagutzeko alor ezberdinetako galderak izan ziren erantzun zituenak, eta baita egun IRA erakundeak duen indarrari buruzkoak eta Ipar Irlandako egoera sozio-politikoari buruzkoak ere. Ipar Irlanda eta Euskal Herriko egoerak ere alderatu [...]
Joan den igandean joan zen Taylor, Hach Embarekren laguntzaz Segurara. Bertako kultur etxean eskaini zuen lehenik IRAren historiari buruzko hitzaldia, eta bertan eman zituen Irlandako egungo egoerari buruzko azalpenak. Aretoa lepo bete zen Gazte Asanbladako kideekin eta beste hainbat herritarrekin. Taylorrek ingelesez hitz egiten duenez, bertaratu guztiek uler zezaten, Alaitz Etxeberria segurarrak itzuli zituen Taylorrek esandakoak, ingelesetik euskarara.
Hitzaldiaren lehen zatian IRA erakundearen historia errepasatu zuen. Horretarako, azken hamarkadetan Ipar Irlandan izan diren momentu historiko nagusiak nabarmendu zituen.
Hitzaldiaren bigarren zatian, berriz, kultur etxera gerturatu ziren entzuleen galdera sortari erantzuna eman zien Taylorrek. Ipar Irlanda ezagutzeko alor ezberdinetako galderak izan ziren erantzun zituenak, eta baita egun IRA erakundeak duen indarrari buruzkoak eta Ipar Irlandako egoera sozio-politikoari buruzkoak ere. Ipar Irlanda eta Euskal Herriko egoerak ere alderatu zituen.
Taylorren hitzaldiak, segurarrek Ipar Irlandako egoeraz pixka bat gehiago ikas zezaten eta gaiaren inguruan jakinmina sortzeko ere balio izan zuen.
Abesten ere badakien hizlariaHitzaldia amaitu ostean, herriko plazan ogitarteko bana afaldu zuten gazteek Taylorrekin batera. Behin hase zirenean, Elorripe tabernara joan ziren guztiak Taylor berak egin zuen kontzertua entzutera. Honek, hizlari bikaina izateaz gain, musikari trebea ere badela erakutsi zien segurarrei.
Taula gainera igo eta garagardo freskoari trago bikainak emanez egin zuen kontzertua irlandarrak. Gitarra akustikoa lagun, bere ahotsa eta soken soinua entzun ziren ordu bete inguruan. Zenbait abestitan, gainera, bertaratuek ere parte hartu zuten hiruna txalo eginez gorrotatzen zituzten gauza edo pertsona bakoitzeko. Eskuak gora altxatzeko ere eskatzen zuen beste zenbaitetan, eta entzuleek berak esandakoari men egiten zioten.
Baina, dudarik gabe, entzuleek gehien sentitu zituzten abestiak euskaraz abestu zituenak izan ziren: Ikusi mendizaleak, Txikia, Lepoan hartu ta segi aurrea… Bertaratuentzat «bitxia eta polita» izan zen irlandar bat euskaraz abesten entzutea. Bera entzutera joan zirenak ahotik irribarre goxo bat kendu ezinean egon ziren kontzertu osoan. Eta kontzertua bukatuta Taylor eta beste zenbait segurarrek kontu-kontari jarraitu zuten beste pixka batean, bi herrien nahiak, ezinak eta izanak hausnartuz.














