Jubilatuen Eguna izango dute igandean Zegaman
Igande honetan Jubilatuen Eguna ospatuko dute Zegaman. 13:00etan meza nagusia izango dute San Martin parrokian. Orkatz Abesbatzak eta Joxe Agirre eta Txomin Garmendia bertsolariek abestuko dute ameza amaitu aurretik. Jarraian, 14:00ak inguruan, bazkari...
Igande honetan Jubilatuen Eguna ospatuko dute Zegaman. 13:00etan meza nagusia izango dute San Martin parrokian. Orkatz Abesbatzak eta Joxe Agirre eta Txomin Garmendia bertsolariek abestuko dute ameza amaitu aurretik. Jarraian, 14:00ak inguruan, bazkaria izango dute erretirau guztiek kiroldegian. Bazkalostean, berriro, Agirre eta Garmendia bertsolarien saioaz gozatuko dute bertaratutakoek.













