Oporretan urte guztirako indartuta
Aurten beste urte batzuetan baino haur gutxiago etorri da Sahara Mendebaldetik Goierrira uda igarotzera, eta Brinkolan urtero egin ohi zuten Saharako haurrentzako aterpetxerik ere ezin izan da antolatu aurten. Goierri Garaiko Hare Haizea elkartearen bidez, sei neskek uda Legazpin, Urretxun eta Zumarragan pasako dute, horietako bat Segurako familia batek hartu badu ere. Hauetako asko, aurrez eskualdera etorritako haurrak dira, eta esperientzia errepikatzea erabaki dute familiek. Oporrak, bizi diren egoera gatazkatsutik urrun, lasai eta egoera hobean igarotzeaz gain, medikuarengana joateko erabiltzen dituzte familiek. Hare Haizearen bidez etorri diren sei umetatik bik osasun arazoak dituzte, esaterako, eta horiek zein gainerakoek behar dituzten sendabideak jasotzen dituzte, elikadura anitzagoa jasotzeaz gain. Gainerakoan, Maiatzak 20 elkartetik ere etorri dira beste hiru haur Zegamara, Ataunera eta Beasainera. Guztiek bi hilabeteko egonaldia egingo dute Goierrin. Haurrak hartzen dituzten familia askok errepikatzen du esperientzia, euren esanetan «zuk beraiei asko ematen badiezu ere, haiek ere zuri asko ematen baitizute». Horrez gain, «Euskal Herrian, Mendebaldeko Saharan bizi duten egoera geroz eta larriagoaren berri ezagutzera emateko ere balio du haur hauek hona ekartzeak». Haurren gurasoek ere asko eskertzen omen dute euren seme-alabek han dutena baina egoera eta baliabide hobeak izatea, uda partean behintzat. Baten batek betiko gelditzerik ba al duten ere [...]
Goierri Garaiko Hare Haizea elkartearen bidez, sei neskek uda Legazpin, Urretxun eta Zumarragan pasako dute, horietako bat Segurako familia batek hartu badu ere. Hauetako asko, aurrez eskualdera etorritako haurrak dira, eta esperientzia errepikatzea erabaki dute familiek.
Oporrak, bizi diren egoera gatazkatsutik urrun, lasai eta egoera hobean igarotzeaz gain, medikuarengana joateko erabiltzen dituzte familiek. Hare Haizearen bidez etorri diren sei umetatik bik osasun arazoak dituzte, esaterako, eta horiek zein gainerakoek behar dituzten sendabideak jasotzen dituzte, elikadura anitzagoa jasotzeaz gain. Gainerakoan, Maiatzak 20 elkartetik ere etorri dira beste hiru haur Zegamara, Ataunera eta Beasainera.
Guztiek bi hilabeteko egonaldia egingo dute Goierrin. Haurrak hartzen dituzten familia askok errepikatzen du esperientzia, euren esanetan «zuk beraiei asko ematen badiezu ere, haiek ere zuri asko ematen baitizute». Horrez gain, «Euskal Herrian, Mendebaldeko Saharan bizi duten egoera geroz eta larriagoaren berri ezagutzera emateko ere balio du haur hauek hona ekartzeak». Haurren gurasoek ere asko eskertzen omen dute euren seme-alabek han dutena baina egoera eta baliabide hobeak izatea, uda partean behintzat. Baten batek betiko gelditzerik ba al duten ere galdetu omen du inoiz, «semearen hobebeharrez».
Osatzeko ahaleginean
Beste urte batzuetan lau haur inguru etorri badira ere, aurten haur saharar bakarra etorri da Beasainera. Naroa Abalabideren etxean hartuko dute Nafee Mulay Mahmud, Moulud, mutikoa. Mouludek aurrez ezagutzen du Abalabideren etxea. Joan den urtean Maiatzak 20 elkartearen bidez Brinkolako aterpetxean egon ziren biak, Abalabide begirale bezala eta Moulud aterpetxera etorri zen haur bezala. Mouludek begietako arazoak zituela eta, gainerako haurrak etxera itzuli zirenean, Mouludek Abalabideren etxean gelditu behar izan zuen sendatzeko.
Joan den ostiralean Beasaingo udaletxean egin zuten Mouluden aurkezpenean lotsati xamar agertu bazen ere, etxean jada konfidantza duela eta oso mutiko irekia dela azaldu zuen Abalabidek. Aurten «lehen eguna negar batean» igaro bazuen ere, «orain oso gustura» dago, eta jolas-parkeko haur guztiekin jolasten omen du.
Mouludi, esaterako, «sekulako mesedea» egiten dio Goierrira etortzeak, begietako arazoa dela eta, errefuxiatuen kanpamenduko hareak ez baitio batere mesederik egiten: «Kanpamendura bisitan joan ginenean oso gorri zituen begiak, eta sarri afaltzeko gosea ere kendu egiten zion zuen minak» dio Abalabidek.
Mouludi adina jolas egingo dute Mendebaleko Saharatik Goierrira aurten etorri diren haurrek, eta jolas adina on nabarituko dute etxera bueltan. Sendatzeko helburu horrekin, lanean jarraituko dute bitartean urte guztian zehar hainbat boluntariok, eta urtero bezala, aurten ere janari bilketa egingo dute.














