Artzainen mendiko txabolak ikusiko dituzte
Urte honen hasieran Zerain Dezagun Fundazioak martxan jarri zuen Gazta eta sagardoaren mendia proiektuan ekintza ugari egin dituzte dagoeneko, eta horiekin jarraituz irteera berezi bat antolatu dute biharko, gaztari lotuta. Gaztagintzaren prozesua gertutik ezagutu asmoz, artzainen mendiko txaboletara irteera egingo dute. Goizeko 09:00etan abiatuko dira autobusez Zeraingo plazatik. Handik Guardaetxera joango dira autobusez eta oinez egingo dute azken zatia, Beakineraino. Norbaitek oinez joateko zailtasunik izango balu, lur orotarako ibilgailua jarriko litzateke, aurrez abisatuz gero. Bidean zehar azalpenak emango ditu Fermin Leizaola etnografoak eta baita Aralargo Parke Naturalaren zuzendari den Gotzon Ansoleagak ere. Behin txabolara iristen direnean, urteko garai ezberdinetan Garoa gaztandegiko Jonek eta Martinak egindako gazten dastaketa egingo dute. Arratsaldean oinez itzuliko dira Guardetxera eta handik autobusez itzuliko dira. Iluntzerako herrian egongo direla aurreikusten dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek, izena Zeraingo Turismo Bulegoan eman beharko dute, eta informazio gehiago nahi duenak honako telefono zenbakira deitu dezake: 943 80 15 05.
Gaztagintzaren prozesua gertutik ezagutu asmoz, artzainen mendiko txaboletara irteera egingo dute. Goizeko 09:00etan abiatuko dira autobusez Zeraingo plazatik. Handik Guardaetxera joango dira autobusez eta oinez egingo dute azken zatia, Beakineraino. Norbaitek oinez joateko zailtasunik izango balu, lur orotarako ibilgailua jarriko litzateke, aurrez abisatuz gero.
Bidean zehar azalpenak emango ditu Fermin Leizaola etnografoak eta baita Aralargo Parke Naturalaren zuzendari den Gotzon Ansoleagak ere.
Behin txabolara iristen direnean, urteko garai ezberdinetan Garoa gaztandegiko Jonek eta Martinak egindako gazten dastaketa egingo dute.
Arratsaldean oinez itzuliko dira Guardetxera eta handik autobusez itzuliko dira. Iluntzerako herrian egongo direla aurreikusten dute.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, izena Zeraingo Turismo Bulegoan eman beharko dute, eta informazio gehiago nahi duenak honako telefono zenbakira deitu dezake: 943 80 15 05.














