Itsasoa ere azoka ekologikora
Primerako eguraldiarekin eta inoiz baino jende gehiagorekin egin zuten igandean Zeraingo Azoka Ekologikoa. Sekula baino jende gehiago inguratu zela azaldu dute antolatzaileek, eta sailtzaileak ere oso gustura azaldu dira, ondo saldu dutelako. Plazako ...
Primerako eguraldiarekin eta inoiz baino jende gehiagorekin egin zuten igandean Zeraingo Azoka Ekologikoa. Sekula baino jende gehiago inguratu zela azaldu dute antolatzaileek, eta sailtzaileak ere oso gustura azaldu dira, ondo saldu dutelako. Plazako postuen aldamenean, jendea txundituz, bi untzi ere egon ziren, Albaola elkartekoek ekarrita Gu itsasoa proiektuarekin lotuta. Horien inguruko azalpenak irakurri eta entzuteko aukera ere izan zuten bertaratuek.













