Euskal Herriko sulfitorik gabeko lehen ardoarekin dastaketa egingo dute gaur
Zeraingo XVIII. Azoka Ekologikoak eman zion aurten ere hasiera –igandean izan zen– Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren V. Hamabostaldiari, eta gaur izango du jarraipena, Ordiziako D’elikatuz gunean izango den ardo dastaketa gidatu bat...
Zeraingo XVIII. Azoka Ekologikoak eman zion aurten ere hasiera –igandean izan zen– Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren V. Hamabostaldiari, eta gaur izango du jarraipena, Ordiziako D’elikatuz gunean izango den ardo dastaketa gidatu batekin. 19:00etan da dastaketa.
Lakarreko (Nafarroa) Lezaun upategiak ardo ekologikoa ekoizten du, eta iaz, berritasun bezala, sulfitorik ez duen lehen ardo ekologikoa merkaturatu zuen. Euskal Herrian aurrenekoak izan dira produktu hori eskaintzen.
Dinduil-gorrizta koloreko ardoa da, sagar gorriaren usaina du, eta dastatzean, erregaliz eta gerezi-gozoaren zaporea du. Lezaun upategiko buruak, Edorta Lezaunek, gidatuko du gaurko aurkezpena eta ardo dastatzea.













