Ehunka lagun Ordiziatik Beasaina manifestatu dira goi tentsiko linearen aurka
Goierriko Goi Tentsioko Linearen Aurkako Plataformakoek deituta, beste behin, ehunka goierritar Red Electrica de España enpresak Deikaztelutik (Nafarroa) Ezkio-Itsasora eraiki nahi duen goi tentsioko argindar linearen aurka azaldu dira. Aurrez egin diren ekintzen osagarri da larunbatean egindakoa, eta jada urtebete inguru daramate elkartzen euren ustez «inolako justifikaziorik ez duen» proiektu honen aurka. Larunbat eguerdiko 12:00etan hirurehun lagun inguru abiatu ziren Ordiziako plazatik goi tentsioko linearen aurka, Beasaingo plazaraino. Goi tentsioko linearik ez, amalurra defenda dezagun eta autopista elektrikorik ez bezalako aldarriak entzun ahal izan ziren bide osoan zehar. Goi tentsioko linea pasa daitekeen herrietako bizilagunak izan ziren bertaratu ziren gehienak, baina, Goierriko beste herri batzuez gain, Nafarroako taldetxo bat ere izan zen, tartean Alberto Frias, Autopista Elektrikorik Ez plataformetako aholkularia. Behin plazan, Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak hartu zuen hitza. «Proiektua geldiaraztearen garrantzia» azpimarratu zuen, «osasunean, jarduera sozio-ekonomikoan, turismoan eta babestutako ondarean izan dezakeen eraginagatik». Horrez gain, «informazio falta» salatu zuen: «Nafarroako eta Gipuzkoako udaletxeetan proiektuaren aukera desberdinen ikerketa jaso genuenetik inolako informaziorik ez daukagu», zehaztu zuen. «Informaziorik ez badago ere, topografoak badabiltza neurketak egiten, inolako baimenik eskatu gabe, horrek sortzen duen guztiarekin: aurreiritziak, zalantzak, kezkak eta galderak». «Denon indarrarekin proiektua geldiaraztea» lortuko dutela eta egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia [...]
Larunbat eguerdiko 12:00etan hirurehun lagun inguru abiatu ziren Ordiziako plazatik goi tentsioko linearen aurka, Beasaingo plazaraino. Goi tentsioko linearik ez, amalurra defenda dezagun eta autopista elektrikorik ez bezalako aldarriak entzun ahal izan ziren bide osoan zehar.
Goi tentsioko linea pasa daitekeen herrietako bizilagunak izan ziren bertaratu ziren gehienak, baina, Goierriko beste herri batzuez gain, Nafarroako taldetxo bat ere izan zen, tartean Alberto Frias, Autopista Elektrikorik Ez plataformetako aholkularia.
Behin plazan, Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak hartu zuen hitza. «Proiektua geldiaraztearen garrantzia» azpimarratu zuen, «osasunean, jarduera sozio-ekonomikoan, turismoan eta babestutako ondarean izan dezakeen eraginagatik».
Horrez gain, «informazio falta» salatu zuen: «Nafarroako eta Gipuzkoako udaletxeetan proiektuaren aukera desberdinen ikerketa jaso genuenetik inolako informaziorik ez daukagu», zehaztu zuen. «Informaziorik ez badago ere, topografoak badabiltza neurketak egiten, inolako baimenik eskatu gabe, horrek sortzen duen guztiarekin: aurreiritziak, zalantzak, kezkak eta galderak». «Denon indarrarekin proiektua geldiaraztea» lortuko dutela eta egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia egin zuen.














