Gripearen aurkako txertaketa ostegunean
Osakidetzaren gripearen aurkako aurtengo kanpainaren barruan, ostegunean egingo dira txertaketak Zerainen. Goizeko 08:30etik 09:30etara bitartean izango da txertoa jasotzeko aukera, medikuaren kontsultara gerturatuta. Txertoa hartu nahi duten herritarr...
Osakidetzaren gripearen aurkako aurtengo kanpainaren barruan, ostegunean egingo dira txertaketak Zerainen. Goizeko 08:30etik 09:30etara bitartean izango da txertoa jasotzeko aukera, medikuaren kontsultara gerturatuta. Txertoa hartu nahi duten herritarrek aurrez txanda eskatu beharko dute telefonoz telefono zenbaki honetara deituta: 943 02 77 00.













