Nagusientzako oporretako programako izen ematea
Imsersok antolatzen duen nagusientzako oporretako programan izena emateko epea irekita dago jada. Interesa dutenek udaleko gizarte zerbitzuetan edo Aterpe jubilatuen etxean jaso ditzakete izena emateko orriak. Eskaerak aurkezteko azken eguna gaur izango da.













