Onik agertu da Lizarrusti inguruan galdu den gaztea
Igande gauean 21 urteko mutil lazkaotar baten bila mugitu ziren larrialdi zerbitzuak eta boluntarioak. Bizikletan ibiltzera atera zen herenegun, eta etxera itzuli ez zenean abisua eman zuen familiak. Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak, DYA eta boluntario...
Igande gauean 21 urteko mutil lazkaotar baten bila mugitu ziren larrialdi zerbitzuak eta boluntarioak. Bizikletan ibiltzera atera zen herenegun, eta etxera itzuli ez zenean abisua eman zuen familiak. Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak, DYA eta boluntarioak gau osoan ibili ziren mendian. Gaztea bere kabuz iritsi zen atzo goizean Lizarrustiko parketxera, galduta ibili ondoren. Onik azaldu da.













