Westernak arrakasta izan du Ormaiztegin eta Antonene zelaia jendez bete da
Western erakustaldi bikaina egin dute Ormaiztegin asteburuan. Antonene zelai inguru guztia txundituta utzi zuten unaiek, zaldiek eta behiek eman zuten erakustaldiarekin. Hemeretzi unaik parte hartu zuten guztira erakustaldian. Euskal Herriko txoko desberdinetatik inguratu ziren, gainera: Bidania, Asteasu, Itziar, Eibar, Mallabia, Balmaseda, Gasteiz… Taldeka eta banaka egin zituzten egin beharreko lanak, eta erakustaldia txapelketa nagusiagoetarako puntuagarria ez bazen ere, lehia bizi-bizia egon zen. Asier Moralesek egin zuen bakarkako lana azkarren, Igor Egurrola eta Carlos Ocendak jarraituta. Parte hartzaileen artean hiru ormaiztegiar ere bazeuden: Igor Baron –antolatzaileetako bat bera–, Igor Juantorena eta Ander Legorburu. Unai gutxik lortu zuen behiak denboraren barruan itxituran sartzea, eta hiru neska unaietako bat deskalifikatu egin zuten alkandora galtzetatik kanpora eramateagatik. Hor ikus daiteke joko honen zailtasun eta zorroztasun maila. Baron «oso gustura» agertu da, «eguraldi ona egin zuelako eta jende asko gerturatu zelako ikuskizunaz gozatzera». Erakustaldia «Gauza berria» da Goierrin, «eta horrek jende asko mugitzen du» dio Baronek. «Herritar asko etorri zait larunbateko ikuskizunagatik zoriontzera», gaineratu du. Aurrera begira, «inguruko herrietan ere horrelakoak antolatzen jarraitu» nahi luke Baronek.
Hemeretzi unaik parte hartu zuten guztira erakustaldian. Euskal Herriko txoko desberdinetatik inguratu ziren, gainera: Bidania, Asteasu, Itziar, Eibar, Mallabia, Balmaseda, Gasteiz… Taldeka eta banaka egin zituzten egin beharreko lanak, eta erakustaldia txapelketa nagusiagoetarako puntuagarria ez bazen ere, lehia bizi-bizia egon zen.
Asier Moralesek egin zuen bakarkako lana azkarren, Igor Egurrola eta Carlos Ocendak jarraituta. Parte hartzaileen artean hiru ormaiztegiar ere bazeuden: Igor Baron –antolatzaileetako bat bera–, Igor Juantorena eta Ander Legorburu.
Unai gutxik lortu zuen behiak denboraren barruan itxituran sartzea, eta hiru neska unaietako bat deskalifikatu egin zuten alkandora galtzetatik kanpora eramateagatik. Hor ikus daiteke joko honen zailtasun eta zorroztasun maila.
Baron «oso gustura» agertu da, «eguraldi ona egin zuelako eta jende asko gerturatu zelako ikuskizunaz gozatzera». Erakustaldia «Gauza berria» da Goierrin, «eta horrek jende asko mugitzen du» dio Baronek. «Herritar asko etorri zait larunbateko ikuskizunagatik zoriontzera», gaineratu du.
Aurrera begira, «inguruko herrietan ere horrelakoak antolatzen jarraitu» nahi luke Baronek.














