Beasaingo gaztetxearen 8. urtemuga ospatzeko jaialdia antolatu dute

Beasaingo gaztetxeak 8 urte betetzen dituela eta, egun osoko jaialdia antolatu dute ostiralerako. Kaleak okupatu, gaztetxeak defendatu lemapean, adin guztietako herritarrentzako ekitaldiak egingo dituzte, tartean, umeentzako jolasak, bertso bazkaria, azoka alternatiboa eta kontzertuak. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, “zortzi urte izan dira herriko jendeari gaztetxearen eboluzioa erakusten ibili garenak, lehenengo okupaziotik, gaztetxea orain dagoen modura arte”. Bitarte horretan, sukaldea, jangela, komunak, barra, baratzea edota rokodromoa egin dituzte, lehen hutsik eta utzita zegoen lokal zaharra goitik behera eraberrituz. Orain ordea, “gu geu joango gara herrira zabaltzera eta 8. urtemuga nola ospatzen dugun erakustera”. Goizeko 11:00etan ekingo diote egitarauari; gaztetxetik hasita, kalejiran joango dira, herriguneraino. 12:00etan, Gernika pasealekuko pilotalekuan, umeentzako zirko tailerra eta txokolate jana egingo dituzte. 13:30ean, Zubimuzu plazan, Eguzkilore eta ¿y tú que ves? kale antzezlanak izango dira. 14:30ean berriz, bertso bazkaria egingo dute plazapean, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolariekin. Bazkariko txartelak, Arrano, Pott, Irizar eta Jalki tabernetan daude salgai, 8 euroan. Arratsaldean jarraituko du festak, azoka alternatiboarekin eta herriko kolektibo ezberdinen arteko ‘erdi kirolekin’. Iluntzeko 19:00etan, hip hop kontzertua izango da plazan, Sabo vs Luna eta El fuego y la palabra taldeekin. Gauean berriz, rock doinuen tartea izango da, 22:00etatik aurrera. Diswar, Kalandrakas, More Too eta MKT taldeak ariko [...]

MKT talde zarauztarra

Beasaingo gaztetxeak 8 urte betetzen dituela eta, egun osoko jaialdia antolatu dute ostiralerako. Kaleak okupatu, gaztetxeak defendatu lemapean, adin guztietako herritarrentzako ekitaldiak egingo dituzte, tartean, umeentzako jolasak, bertso bazkaria, azoka alternatiboa eta kontzertuak. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, “zortzi urte izan dira herriko jendeari gaztetxearen eboluzioa erakusten ibili garenak, lehenengo okupaziotik, gaztetxea orain dagoen modura arte”. Bitarte horretan, sukaldea, jangela, komunak, barra, baratzea edota rokodromoa egin dituzte, lehen hutsik eta utzita zegoen lokal zaharra goitik behera eraberrituz. Orain ordea, “gu geu joango gara herrira zabaltzera eta 8. urtemuga nola ospatzen dugun erakustera”.

Goizeko 11:00etan ekingo diote egitarauari; gaztetxetik hasita, kalejiran joango dira, herriguneraino. 12:00etan, Gernika pasealekuko pilotalekuan, umeentzako zirko tailerra eta txokolate jana egingo dituzte. 13:30ean, Zubimuzu plazan, Eguzkilore eta ¿y tú que ves? kale antzezlanak izango dira. 14:30ean berriz, bertso bazkaria egingo dute plazapean, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolariekin. Bazkariko txartelak, Arrano, Pott, Irizar eta Jalki tabernetan daude salgai, 8 euroan.

Arratsaldean jarraituko du festak, azoka alternatiboarekin eta herriko kolektibo ezberdinen arteko ‘erdi kirolekin’. Iluntzeko 19:00etan, hip hop kontzertua izango da plazan, Sabo vs Luna eta El fuego y la palabra taldeekin. Gauean berriz, rock doinuen tartea izango da, 22:00etatik aurrera. Diswar, Kalandrakas, More Too eta MKT taldeak ariko dira, gaztetxean. Gaua luzatu nahi dutenentzat, Unaikox eta Iolo DJak ariko dira, goizaldera arte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa