Mahatsa biltzeko garaiaren seinaleak
Mahasti jabeentzat urteko garai lanpetua eta erabakikorra da. Mahatsa biltzen hasiak dira Olaberriko Bengoetxe txakolindegikoak. Ordizian ez dira kilo asko saltzen, duenak etxerako gordetzen duelako edota edari bihurtzen duelako; salbuespentzat har daitezke, beraz, atzo Arantxa Lopetegik ekarritakoak. Altzagako Etxeberri Goikoan «hiru mahats ondo aldatu genituen etxerako lain izateko eta aurten asko eta oso gozoa eman duenez, saltzeko ekarri dut». Berde biziko mahats honi buruz zehaztasun handirik ez bazuen ere «ekologikoa da, ezeren beharrik ez du izan aurten ugari eta gozo etortzeko». Eta merke asko dago salgai 1,5 euroan kiloa. Intxaur eta hur berria postu askotan dute salgai, atzoz geroztik baita intxaur handia ere. Nafar intxaurra, Frantzintxaurra edota «etxeko betiko intxaur handia» esanez ezagutzen da. Aitiberkoek zuten atzo etxekoa salgai, 6 euroan kiloa. Piku urtea ere bada aurten, ia garaia aurrera badoa ere oraindik ere bada aukera. Bestalde, harritzekoa da Aramako Patxi Arizmendik aurten duen marrubi emaria, «neroni ere harritzen naiz joaten naizen aldiro zer bildua badudala ikusita. Landare berriak ditut aurtengoak eta ez nago kexatzeko moduan». Apirilaren 18ko ferian lehenak ekarri zituenetik astero-astero saskitxoa bete ekarri izan du, kirola 3 euroan kiloa. Propio perretxikoak erostera Mendian ibiltzeko astirik edota zaletasunik ez duten asko hurbildu ohi dira onddoak erostera Ordiziara, aste [...]
Intxaur eta hur berria postu askotan dute salgai, atzoz geroztik baita intxaur handia ere. Nafar intxaurra, Frantzintxaurra edota «etxeko betiko intxaur handia» esanez ezagutzen da. Aitiberkoek zuten atzo etxekoa salgai, 6 euroan kiloa. Piku urtea ere bada aurten, ia garaia aurrera badoa ere oraindik ere bada aukera. Bestalde, harritzekoa da Aramako Patxi Arizmendik aurten duen marrubi emaria, «neroni ere harritzen naiz joaten naizen aldiro zer bildua badudala ikusita. Landare berriak ditut aurtengoak eta ez nago kexatzeko moduan». Apirilaren 18ko ferian lehenak ekarri zituenetik astero-astero saskitxoa bete ekarri izan du, kirola 3 euroan kiloa.
Propio perretxikoak erostera
Mendian ibiltzeko astirik edota zaletasunik ez duten asko hurbildu ohi dira onddoak erostera Ordiziara, aste hauetan ere joera hori bistakoa da. Aukeran dira onddoak (hemengo eta kanpoko), gibelurdin, esne gorri eta Frantziatik ekarritako zizahoriak.
Udako gehienek bere onenak emanda badaude ere, loreetan bada eskaintza oraindik: pentsamendu, viola, ziklamen eta azaleak daude salgai, besteak beste.
Eguneko bitxikeria Zurutuza ahizpen postuan zegoen: physalis tomate mota. Jateko mokadu goxoa izateaz gain, plater dotoreak aurkezteko aproposa ere bada. Otartxoa 2 euroan zuten salgai.














