Festen Bukaera, eginahal betean
Kuadrilla egunarekin agortu dira, aurtengoz, Zaldibiako Santa Fe jaiak. Larunbatean jo zuten azkeneko saioa, aurreko astelehenetik zain egondako lagun-taldeen egunarekin. Herri kirol dema ikusgarriarekin hasi ziren, eguerdian. Taldeka banatuta, eta Ar...
Kuadrilla egunarekin agortu dira, aurtengoz, Zaldibiako Santa Fe jaiak. Larunbatean jo zuten azkeneko saioa, aurreko astelehenetik zain egondako lagun-taldeen egunarekin. Herri kirol dema ikusgarriarekin hasi ziren, eguerdian. Taldeka banatuta, eta Artxanberri kaleko probalekuari zukua ateratzeko, harri proban, txingekin, oskol biltzen, korrika eta txirrinduan lehiatu ziren gazteak. Kuadrillen herri bazkaria, ondorengo jolasak, eta kale giroarekin agurtu zituzten jaiak gero. zaldibia.org













