Hilerrian auzolanean
Bigarrenez auzolanak egin dituzte Seguran, oraingoan hilerria txukuntzeko. Bi pareta eta pasabidea konpondu dituzte herritarrek, inguruko belar eta sasiak moztu, hostoak bildu, lorontziak hustu eta oroitarriak banan-bana garbitu dituzte. Ihartutako zu...
Bigarrenez auzolanak egin dituzte Seguran, oraingoan hilerria txukuntzeko. Bi pareta eta pasabidea konpondu dituzte herritarrek, inguruko belar eta sasiak moztu, hostoak bildu, lorontziak hustu eta oroitarriak banan-bana garbitu dituzte. Ihartutako zuhaitz bat ere bota dute, argitasuna lortzeko. Auzolanen bigarren saioan hilerriko kapilako teilatua konpondu dute, sarrerako ate berria jarri eta lehio bat berritu dute. Orain hartxinga botatzea eta azken errepasoa ematea falta da, Santu Guztien egunerako prest egon dadin.













