Finalistaren eguneko mendi irteera egingo dute igandean, Garin auzora
Urtean zehar eskola kirolaren barruan egiten dituzten mendi irteeretan parte hartzen dutenek, Garin auzoan izango dute elkargunea, asteburu honetan. Izan ere, bertan egingo dute Gipuzkoa mailako finalisten eguna. Ibilaldi neurtua izango da, Beasaindik abiatuta, 08:00etan. Murumendi pasa eta gero, Garin auzora iritsiko dira. Bestalde, Aizkorri mendizale elkarteak GPSa erabiltzeko ikastaro berri bat antolatu du, aurrekoak izan zuen harrera ona ikusita. Bi mailatan emango dute; oinarrizkoa eta aurreratua. Bietan eman daiteke izena, elkartean.
Urtean zehar eskola kirolaren barruan egiten dituzten mendi irteeretan parte hartzen dutenek, Garin auzoan izango dute elkargunea, asteburu honetan. Izan ere, bertan egingo dute Gipuzkoa mailako finalisten eguna. Ibilaldi neurtua izango da, Beasaindik abiatuta, 08:00etan. Murumendi pasa eta gero, Garin auzora iritsiko dira.
Bestalde, Aizkorri mendizale elkarteak GPSa erabiltzeko ikastaro berri bat antolatu du, aurrekoak izan zuen harrera ona ikusita. Bi mailatan emango dute; oinarrizkoa eta aurreratua. Bietan eman daiteke izena, elkartean.