Oskarbi talde beteranoak kantaldia egingo du larunbatean
Udazken kulturalean antolatu dituzten ekitaldien barruan, 60ko hamarkadan ezagun egin zen talde beterano baten kantaldia izango da larunbat honetan. 1966. urtean sortu zuten Oskarbi taldea; euskal tradizioa, ahots armoniak, jazza eta gospela uztartzen...
Udazken kulturalean antolatu dituzten ekitaldien barruan, 60ko hamarkadan ezagun egin zen talde beterano baten kantaldia izango da larunbat honetan. 1966. urtean sortu zuten Oskarbi taldea; euskal tradizioa, ahots armoniak, jazza eta gospela uztartzen zituzten, eta 60 eta 70eko hamarkadetan hartu zuten sonarik handiena. Makina bat kantalditan parte hartu zuten, Ez Dok Hamahiru mugimenduko kideekin batera. 1984an, seigarren diskoa ateratzearekin batera, taldeak desegitea erabaki zuen. 1984an ordea, atzera elkartu eta kantaldiak egiten hasi ziren. Orain, Xirimiri beraien bederatzigarren diskoa labetik atera berria eta besapean dutela datoz Beasainera.













