
Aurreneko fasean barruko errepidea, eta 76 etxebizitza eraikiko dituzte; horietatik 12 bertako bizilagunentzat

Ordiziako ehiztari bat hil da gaur goizean Gaintzan, hamar metroko altueran dagoen ehiza postu batetik erorita. Oraindik argitzeko dago zer dela eta erori den ehiztaria. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman du ezbeharraren berri. Iturri horien a...

Beasaingo EAJ-PNV alderdiak eskertu egin nahi izan du igandeko hauteskundeetan jasotako babesa. Hala, botoa eman zuten beasaindar guztiei agertu diete esker ona, «bereziki beren botoarekin Beasainen EAJ-PNV alderdi aukeratuena izatea posible egin ...

Baserriaren mundua modernitatearekin baino gehiago lotzen da tradizioarekin. Modernitatea hiriarekin, kalearekin lotu izan da beti. Baina zer gertatzen da bi kontzeptu horiek nahasten direnean? Modernitatea baserrira edo nekazal mundua modernitatera eramaten denean? Errealitate berri bat sortzen da, bitxia eta harrigarria. Askoren burutapen eta imaginarioan bakarrik irudikatu daitekeena. Hain zuzen ere, horrelako lanak bildu dituzte Jazpana jaialdiaren barruan aurten lehen aldiz antolatu duten Jazpan-Art arte erakusketan. Jaialdiaren aurretik, erakusketa berezi horretan parte hartzeko deialdia egin zuten Jazpanaren antolatzaileek. Dozenaka lan jaso zituztela eta maila polita zutela ikusita, «gustura» agertu ziren antolatzaileak. Lan horien artean entresaka egin eta azkenean hamasei egileren lanak aukeratu dituzte erakusketarako. Edukiari nahiz formatoari dagokionean, denetariko lanak ikus daitezke. Denek, ordea, ondo irudikatzen dute jaialdiaren antolatzaileek emandako gaia; ruralismo postmodernoarena. Umorez betetako lan ugari ikus daitezke tartean; ur beroaren poltsa, zatoa eta txorizoa zintzilik dituen ate zahar batetik hasi, eta hondartzan abarkak jantzita eta txistua joaz ageri den neska baten argazkiekin bukatuz. Formatoari dagokionean berriz, argazkiez gain, eskulturak, margolanak eta collageak ere aurki daitezke. Erakusketa igande iluntzean zabaldu zuten, eta aurreneko egunetan, jende ugari gerturatu da, kuriositatez, gazteek zer nolako adierazpide artistikoak erabiltzen dituzten ikustera. Gaur eta bihar ere izango da bisitatzeko aukera, 18:30etik 21:00etara. Erakusketarekin batera, bestelako ekitaldi batzuk ere [...]

Euskadi Irratian jakitera eman berri duenez, Maixabel Lasak (Legorreta, 1951) utzi egingo du 2001etik Eusko Jaurlaritzan izan duen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari kargua. Legorretarrak esan duenez, “aspaldi” zeukan pentsatuta k...

Lizarrusti-Barandiaran parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du, ostegunerako. Basogintzan aditu eta EHUko irakasle Alvaro Aragonekin Lizarrustiko parketxetik Jentillarrira joango dira, 3 bat orduko ibilian. Aralarko basoen erabilera nolakoa izan den az...

Ezkio-Itsason bizi den Carlos Redondo margolari ordiziarrak irabazi du Legorretako III. Pintura Lehiaketa. Bigarren Blanca Garmendia beasaindarra izan da, eta hirugarren Aitor Merchan beasaindarra. Epaimahai profesionalak izendatutako hiru sarituez gai...

Legazpiko Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak herritarren artean kontzientziazioa sustatzeko kanpaina antolatu du urrian zehar. Legazpiko ikastetxe ezberdinetako kideek Gureak taldeko instalakuntzak bertatik bertara ezagutzek...

Asteburuko jai egunak aprobetxatuz, Arrastaka mendi taldeak lau eguneko mendi irteera antolatu du. Palentziako (Espainia) Fuentes Carrionas mendietara joango dira, bihartik igandera bitartean. Palentzia iparraldean dauden mendiak dira, eta Leonekin eta Cantabriarekin muga egiten dute. Ostegunean abiatu eta gero, ostiral goizean egingo dute lehen irteera. Curavacas (2.524 metro) gailurrera igoko dira. Arrastaka taldekoen esanetan, «mendi deigarria eta ederra» da. Biharamunean, «kareharri zurizko hegal dotoreak» dituen Espigüete (2.450 m.) mendira joango dira. Bilera, gaur arratsaldean Irteera horretan parte hartu nahi duten mendizaleek, gaur arratsaldean egingo duten bilerara agertu behar dute. 19:00etan elkartuko dira, Arrastaka taldeak Iturriotz kalean duen lokalean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu dezake. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da federatu txartela izatea

Ostiralean izango da Antzeztaun egitarauko azken ikuskizuna, Ataungo Herri Antzokian, 22:00etan. Pailaztana taldeak Neskeraz lana egingo du. Sarrera 6 euro da

Urriak 20, larunbata: 09:00: Ibilaldia Basazabalgoen mendiko txabolara (Oosora). Plazatik abiatuta, Bostaiztara autoz joanda, edo todoterrenoan bertaraino gerturatuta. 11:00: Gazta dastatzea Ooson. 18:00: Eskola txikiei buruzko bideo emanaldia. Urriak 21, igandea: Jubilatuen eguna 13:00: Meza Nagusia. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek eta Uharka abesbatzak lagunduko dute. 14:00: Bazkaria Ostatun Agirre eta Etxeberria bertsolariek alaituta. Urriak 22, astelehena: 19:00: Moroak gure artean. hitzaldia Mikel Zaldibe euskaltzainaren eskutik. Urriak 23, asteartea: 19:00: Alejandrino Irureta eta Zeraingo artea hitzaldia Joxemari Telleriak, Josetxo Zufiaurrek eta Edorta Kortadik. Urriak 24, asteleazkena: 19:00: 30 zeraindarrekin solasean. Hasier Gogortzak Zeraingo 30 pertsonari egindako elkarrizketen pasarteekin prestatutako bideoaren emanaldia. Urriak 25, osteguna: 19:00: Gazta zati bat. Nazioen Munduak sustatu eta Jon Maiak zuzendutako dokumentalaren emanaldia. Urriak 26, ostirala: 19:00: Nilo ibaia. Anjel Cuerdo abenturazaleak Afrikan egindako bidaiaren bideo emanaldia. Urriak 27, larunbata: 11:00: Herriko haur eta gaztetxoentzat marrazki rallya eta jolasak. 14:00: Herri bazkaria pilotalekuan. 17:00: Arrabots taldearekin dantzaldia. 19:00: III. patata tortila lehiaketa. Ondoren afari-merienda pilotalekuan bertan.

Larunbatean eman zituzten Legorretan I. Aitzol Aramaio film labur lehiaketaren sariak, Herri Zinema ikuslez gainezka zela. Juan Pablo Zaramella argentinarraren Luminaris hautatu du irabazle epaimahaiak, aho batez. Marabilli Saria —ikusleek izendatua...






