Danborradaren urteurrenerako batzordeak, martxan
Joan den asteartean, hilak 15, egin zen Ordiziako danborradaren mendeurreneko ospakizunak prestatzen hasteko lehen bilera. Hiru batzorde eta beste horrenbeste azpibatzorde sortzea erabaki zuten lehen bilera hartan. Hurrengo batzar irekia otsailaren 14an egingo dute, 18:30ean, Barrenan.
Lehenengo azpibatzordea danbor eta upel jotzaileek, eta danborradan parte hartzen duten gainontzekoek osatzen dute. Bigarrenean, karroza sortzen parte hartzen dutenek osatzen dute, eta hirugarrenean dokumentu eta argazki historikoak biltzen arituko direnak.













