Kanpai bueltekin hasi dituzte sansebastianak Garinen
Ohiko altxafuegoarekin eta kanpai bueltekin hasi dituzte gaur Beasaingo Garin auzoan San Sebastian jaiak. Ondoren herri bazkaria egin dute Muñogain elkartean, eta segidan mus txapelketa jokatu dute helduek. Iluntzean, berriz, Josu eta Aiora trikitilariek jarriko dute giroa, eta auzoko argazki zaharren erakusketa ere zabalduko dute.
Bihar, berriz, mendi lasterketa herrikoia egingo dute, aurreneko aldiz. 3,2 kilometroko ibilbide bati hiru itzuli eman beharko dizkiote parte hartzaileek.













