Alejandro Albisua omenduko dute Goñi pilota txapelketan
Etzi hasiko da XXII. Goñiren Omenezkoa, Dorronsoro eta Oronoz neurtuko dira Beloki frontoian, Zumarragan Zumarragako Beloki pilotalekuan etzi ekingo diote Xabier Goñiren omenezko XXII. pilota txapelketari. Aurtengoan, Alejandro Albisua zumarragarrari omenaldia egingo diote. Albisua orain gutxi zendu zen, eta Beloki Pilota Eskolan abian jarri zutenean egindako lanari aitortza egin nahi dio pilota elkarteak. Omenaldia martxoaren 27ko finalean egingo diote.