‘Auzoko’ kanpainan azken saritua Uxue Iruretagoiena
Uxue Iruretagoiena Andresek jasoko du Zaldibiako Udalak hizkuntz aniztasunaren inguruan garatu duen Auzoko kanpainako azkeneko saria. Herriatarrek denera zenbat hizkuntza egiten dituzten erantzun behar zen. «Hamar baino gehiago» da zuzena. Aniztasuna lantzea helburu duen lehiaketa bukatutzat jo du udalak.