Ibilgailuen zergaren epea zehaztu dute Ataunen
Ataungo Udalak hilabete eta erdiko epea jarri du trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak ordaintzeko. Martxoaren 15era arte kobratuko dute, helbideratutako kontuen bidez, edo zergadunek Kutxabanken dirua sartuta. Borondatezko epean kitatzen ez diren zergei gainkargua, berandutze tasa eta horien kostuak gehituko dizkiete.