Manolo Martinez hautatzailea Altamiran izan da, bisitan
Manolo Martinez Espainiako pisu jaurtiketa selekzioko hautatzailea Ordizian izan da bisitan. Pasa den ostiralean etorri zen, Altamirako instalazioak ezagutu eta Txindoki atletismo taldeko jaurtitzaile gazteak ezagutzera. Martinezek oinarriko kirola bultzatzeko beharra azpimarratu zuen, "beraiek baitira etorkizuna". Hodei Lopez entrenatzaileak, berriz, Martinez "erreferente bat" dela azaldu zuen, eta "honelako gizon bat Leondik honaino gu bisitatzera etortzea ohore bat" dela.