Jon Irazuk ez du Iñaki Azurmendiren aizkora desafioa onartu
Aizkora apusturik ez da izango Iñaki Azurmendiren eta Jon Irazuren artean. Gaur 19:00etatik 20:00etara hitzordua jarria zeukan arriarandarrak Tolosako Kantabrikon baina Irazuk desafioa ez onartzea erabaki du. Motibatuta ez dagoela esan du Irazuk.
Azurmendik joan zen larunbatean egin zion desafioa zizurkildarrari: 12 oinbiko nork lehenago ebaki. 6.000 euro jokatzeko prest zegoen arriarandarra. Urtarrilaren bukaeran, beste goierritar baten aurka, Xabier Zalduaren aurka, apustua irabazi zuen Irazuk.