Lazkaon inauteri festa egingo dute gazteek

Lazkaoko Gazte Asanbladak inauteriak ospatuko ditu, etzi, herrian. Iaz hasitako bideari segiz, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan elkartuko dira, plazan, eta taldeko argazkia aterako dute. Trikitilariekin poteoa egingo dute jarraian. Bazkaria Amebi sagardotegian da —otorduaren eta autobusaren txartelak 15 euroan daude salgai, tabernetan—. 18:30a aldera herrigunera itzuli, eta tabernetan mozorro sariketa izango da. Heren, Nerea, Alboka, Zelata, Herrikoa, Amets eta Giroa tabernek parte hartuko dute, mozorro onenei sariak emanez.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa