Danborradako entseguak gaur hasiko dira Lazkaon
San Prudentzio jaietan helduen eta haurren danborradak izango dira, aurten ere. Prestaketa entseguak gaur, astelehena, hasiko dituzte. Haurren saioa 18:30ean da, eta helduena 19:30ean, San Prudentzio eskolako jolastokian.