Eusebio Toledano: «Xehetasunez betetako marrazkiak dira; lupa erabiltzen dut margotzeko»
Eusebio Toledano (1951) ez da Zumarragan jaiotakoa baina haurra zen Euskal Herrira iritsi zenean, eta bertan jaiotakotzat dauka bere burua. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean lumatxoz egindako lanen bilduma inauguratu berri du Zumarragako eraikin eta txoko bereziak titulupean. Martxoaren 3ra arte irekita egongo da erakusketa.