Goierri Txirrindu Eskolak aurtengo denboraldiko taldeak aurkeztu ditu
Urretxuko Goierri Txirrindu Eskolak 2013 denboraldirako taldeak aurkeztu ditu asteburuan. Berriro bere bideari ekin zionetik, hirugarren denboraldia izango du aurtengoa eskolak. Hiru mailatan banatuta, 32 haurrek eta gaztek osatzen dute taldea. Guztiak mutilak dira, bat izan ezik.