Osinalde sarirako kanporaketak martxoan jokatuko dira
Martxoan jokatuko dira Gabiriako Osinalde bertsolari sarirako baliagarriak diren hiru saioak. Goierritar bakarrak parte hartuko du: Joanes Etxaide zegamarrak.
Afari guztiak 20:30ean hasiko dira. Ordiziako Argi Berri elkartekoa martxoaren 9an izango da. Antzuolako Aitzol Iturbek, Azpeitiko Josu Oiartzabalek, Amurrioko Ainhoa Comasek, Aramaioko Paula Amilburuk, Zestoako Aitor Salegik eta Eibarko Jokin Bergarak parte hartuko dute.
Zaldibiko Osin Berde elkarteko saioa, berriz, martxoaren 16an izango da. Iruritako Iñaki Alemanek, Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabalek, Lesakako Josu Sanjurjok, Errezilgo Nekane Zinkunegik, Azkaineko Maindi Muruak eta Zegamako Joanes Etxaidek parte hartuko dute.
Azken kanporaketa Gabiriako Aztiri auzoko Aztiri elkartekoa izango da. Hemen ere sei bertsolari arituko dira: Maddi Ane Txoperena hendaiarra, Imanol Uria algortarra, Eneritz Artetxe azkoitiarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra, Imanol Irazustabarrena alegiarra eta Joanes Etxeberria barkoxearra.
Saio bakoitzeko bi onenak Osinalde sarian parte hartzeko sailkatuko dira. Gabiriko saioa apirilaren 6an jokatuko da, Osinalde elkartean.