Zuhaitzak landatu dituzte Itsasondoko haurrek
Itsasondoko herri eskolako neska-mutikoek aurreko astean izan zuten Zuhaitz Eguna. Hainbat espezietako landareak sartu zituzten, herriguneko belardi eta lorategi batzuetan. Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleek txori habia berriak —egurrezko kaxak— jarri zituzten. Iaz kokatutakoak ere ikuskatu zituzten, eta txoriek erabili dituztela ikusi zuten.