Karmakros taldeak antzerkiarekin lotutako ikastaro irekia antolatu du. Tailer bat egiten dute urteko, eta aurtengoan irakurketarekin eta testuekin estuki lotuta dago. Patxi Remiro Karmakroseko zuzendariaren arabera, «antzerkian ezinbestekoa da gidoia, baina interpretazioaren bidezidorretan testuekin ahaztu egiten gara».