CAF zigortu du Donostiako lan arloko epaitegiak greba eskubidea urratzeagatik
Beasaingo CAF enpresa zigortu du Donostiako lan arloko epaitegiak greba eskubidea urratzeagatik. Beasaingo enpresak garbitzaile azpikontratatuen grebaren funtsezko eskubidea urratu zuela ebatzi du eta greba egin zuten denboran jaso gabeko soldaten %50a ordaindu beharko diete orain grebalariei.
Garbitzaileek iaz egin zuten grebak hiru hilabete iraun zituen eta ehun egun baina gehiagoz egon ziren lanera joan gabe. Salaketan agertzen denez, enpresak grebalariak ordezten zituen legez kontra, eta hala salatu zuen ELAk lan ikuskaritzan. Epaian adierazten denez, langileak ordeztea, ELAren askatasun sindikalaren eskubidea urratzea ez ezik, langileen greba eskubidea urratzea ere bada. Gainera, zuzendaritzaren jokabide horren helburua grebalariei «kalte egitea» dela dio.
Iazko uztailean soldatak igotzeko eta lan erreformaren aurka blindatzeko akordioa lortu zuten enpresa batzordeak eta zuzendaritzak, hiru hileko grebaren ostean. 1ne Servicios Industriales enpresako 58 langile izan ziren greban egon zirenak.