Euskaltzain urgazle izendatu dituzte Iñaki Amundarain eta Juan Gartzia
Euskaltzaindiak beste hamalau euskaltzain urgazle izendatu zituen aurreko ostiralean, Bilbon egindako osoko bilkuran. Tartean bi goierritar daude: Iñaki Amundarain Arana ormaiztegiarra, eta Juan Gartzia Garmendia legazpiarra. Akademiak noizbehinka izendatzen ditu urgazleak, laguntzaile edo aholkulari izateko. Azken kideak lehendik akademiaren batzordeetan ari ziren lanean. Bi goierritarrak Gramatik batzordeko kide dira. Gaur egun 146 urgazle ditu.
Amundarain Donostian jaioa da, 1966an; Ormaiztegin bizi da, eta Lazkaoko San Benito ikastolan euskara eta euskal literaturako irakasle da, 17 urtean. Euskal Filologian doktore da. Euskaltzaindiaren
Gartzia (Legazpi, 1955) idazlea eta itzultzailea da, eta EHUko Euskara Zerbitzuan egiten du lan. Zientzia Irakurle Ororentzat bildumaren zuzendaria da. EIZIE Euskal Idazle, ZUzentzaile eta Itzultzaileen Elkarteko lehendakari izana da.