Luzuriaga eta Soraluze palako finaletik kanpo
Oiangu elkarteko Aitor Luzuriaga eta Jon Soraluze ez dira sailkatu larruzko paletako Euskal Herriko 2. mailako txapelketaren finala jokatzeko. Joanekoan 35-30 irabazi zieten Armintzako palariei Beti-Alain, baina itzulikoan 35-25 galdu dute, eta finaletik kanpo geratu dira. Gaur, berriz, Euskal Herriko 1. mailako Txapelketako partida jokatuko dute Gari Arrietak eta Azeari Andonegik Zadorrakoen aurka Beti-Alain, 21:00etan.