San Prudentzio jaiak antolatzeko bilera dago gaur
Lazkaoko Udalaren Jai Batzordeak gaur bilera egingo du, 19:00etan, udaletxean. San Prudentzio festetarako egitaraua osatu eta ekitaldiak antolatzeko da deialdia. Herriko elkarte, eragile eta norbanako guztiei dei egin die batzordeak, batzarrera joateko. Bestetik, danborradako entseguak atzo hasi ziren. Astelehenetan izango dira entsegu saioak, San Prudentzio eskolako jolastokian, haurrena 18:30ean eta helduena 19:30ean.