Segurtasunaz eta ingurumenaz hitz egingo dute Goierri Eskolan
Goierri Eskola Segurtasunaren eta Ingurumenaren Astearen bigarren edizioa egiten ari da atzotik. Eskolako ikasleak eta langileak, eta interesa duten enpresak ingurumenaren, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren gainean sentsibilizatzea da ekimenaren helburua. Ostegunera arte, bi arlo horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko hainbat hitzaldi eta ikastaro izango dira Goierri Eskolan, eta hainbat kasu praktiko ere aztertuko dituzte.
Bihar, hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldi bat emango du Sasieta mankomunitateko teknikari Enrike Enparantzak. Bihar, berriz, eskualdeko bi enpresaren txanda izango da; Praxair enpresako ordezkariek gasarekin lan egiteak sor ditzakeen arriskuei buruz hitz egingo dute, eta CAFeko Jesus Mari Eskisabel Beasaingo lantegiaren segurtasun eta ingurumen-kudeaketari buruz ariko da.
Ostiralean egingo dute azken saioa. Goierriko ikasleek tailer bat egingo dute AESLEME elkarteko kideekin. Erakunde horrek bizkar-muineko lesioak aztertzen ditu, eta istripuen prebentziorako kanpaina egiten ari dira ikastetxeetako eta unibertsitateko ikasleen artean, Te puede pasar lelopean. Horrez gain, La prevencion es la mejor medida izeneko erakusketa ikusi ahalko da ostirala bitarte Goierri Berrikuntza Guneko konferentzia gelan.