Dena prest Martxoan Bertsoa txapelketa has dadin

Martxoan Bertsoa lehiaketa herrikoiaren hamaikagarren zikloari hasiera emateko dena prest dute dagoeneko Goierri garaian. Bihar eta etzi jokatuko dituzte lehenengo kanporaketak, Urretxun eta Ezkio-Itsason. Hiru kidez osatutako hiruna taldek hartuko du parte kanporaketa bakoitzeko. Hala, Aitor Lizarazu, Urko Egaña eta Beñat Zamalloa; Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Itziar Pildain; eta Jokin Murua, Aratz Igartzabal Potto eta Endika Igartzabal izango dira lehian bihar, Motz tabernako oholtza gainean. Saiori, 23:00etan emango diote hasiera.

Bihar eta etzi jokatuko dituzte lehenengo kanporaketak; Motz tabernan jokatuko dute lehenengoa, bihar, eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian bigarrena, etzi.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa