Emaneurrek Vallecasera joateko deia egin du

Emaneurre Realaren lagunarteak talde txuri urdinak Rayo Vallecanoren aurka hilaren 14an jokatuko duen partida ikustera joateko autobusa antolatu du. Larunbatean, hilaren 13an, 08:00etan abiatuko da autobusa Ordiziatik, eta igandean itzuli, partidaren ondorenean, 14:30ak aldera. Emaneurreren bazkideek 90 euro sartu behar dituzte taldeak Kutxabanken duen kontuan, eta bazkide ez direnek 110. Informazio gehiago 635 20 69 16 zenbakian edota emaneurre@emaneurre.com-en.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa