N-1 errepidea itxi egingo dute gauean, Legorretan
Duela aste batzuk izan zen luiziaren ondorenak konpontzeko, N-1 autobidea itxi egingo dute gaur gauean, Legorreta parean, Donostiarako noranzkoan. 22:00etatik 06:00etara zirkulazioa herrigunetik desbideratuko dute, Gi-2131 errepidetik. Eroritako lurrak kentzen eta malkarra egonkortzen jarraitu ahal izateko, hormigoizko hesiak tokiz aldatuko dituzte.












