‘Euskaraz bizi’ bizikleta martxa egingo dute bihar Goierri behean

Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Beasainen bukatuko dela eta, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak bizikleta martxa bat antolatu du, biharko, Goierri beheko hiru hirigune nagusietan barrena. Euskaraz bizi lelopean egingo dute martxa. Ekitaldia 11:30ean hasiko da, Beasaingo Barrendain plazan —tren geltokiaren parean—. Beasaindik Lazkaora joango dira, handik bueltan Ordiziara, Lazkaibartik, eta atzera Beasainen bukatuko da bizikleta martxa. Txangoa egin ondoren, bazkaria izango da Beasaingo gaztetxean. Arratsaldean, Euskal Herriko Itzulira joateko gonbidapena egin die EHEk parte-hartzaileei.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa