Richie Porte izan da azkarrena Beasaingo helmugan

Ikusgarria izan da Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa. Tropelak eguneko azken mendatean harrapatu du Omar Fraile, eta azken kilometroetan talde batek egin du ihes, Samuel Sanchez, Contador eta Henao tartean. Lazkaotik Beasainera bidean erabaki da etapa, eta Richie Portek lortu du azkenean lehen postuan helmugaratzea.

Ikusgarria izan da Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa. Tropelak eguneko azken mendatean harrapatu du Omar Fraile, eta azken kilometroetan talde batek egin du ihes, Samuel Sanchez, Contador eta Henao tartean. Lazkaotik Beasainera bidean erabaki da etapa, eta Richie Portek lortu du azkenean lehen postuan helmugaratzea. Azken kilometroetan eman dute berea sailkapen nagusian aurretik direnek. Olaberrian Fraile harrapatu ondoren, Sanchezek eman du kolpea, baina ez du ihes egitea lortu eta atzean jarri zaio Henao. Horrek egin beharrekoa egin du Sanchezek etapa ez irabazteko, eta harrapatu dituztenean, Portek jo du azken kolpea. Lau segundoko aldea atera dio Portek Contadorri. Hirugarren Samuel Sanchez izan da. Henaok jarraitzen du lider sailkapen nagusian, eta Quintana eta Porte sei segundora ditu. Contador hamar segundora dago. Bihar Beasainen hasi eta amaitzen de erlojupekoan erabakiko da Itzulia.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa