«Hunkigarria izan da Goierriko jendearen jarrera»

Etorrita bezala joan da, baina aurtengo Euskal Herriko Itzuliak bere arrastoa utzi du Goierrin. Eguraldiak ez du askorik lagundu, baina txirrindulariek ez ezik, zaleek ere eman dute erakustaldia. Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarrak irabazi du itzulia, askorentzat ezustean. Sailkapen orokorrarekin batera, bezperako Richie Porteren garaipena eta larunbatean erlojupean Tony Martinek egindako lorpena geldituko dira itzuliaren historiarako idatzita. Baina 'historia txikian' bestelako irudirik ere geldituko da txirrindu zaleen gogoan; horietako bat, haize, euri eta elurrei aurre eginez, eskualdeko errepide bazterretan bildu ziren ehunka zaleena izango da, dudarik gabe.

Etorrita bezala joan da, baina aurtengo Euskal Herriko Itzuliak bere arrastoa utzi du Goierrin. Eguraldiak ez du askorik lagundu, baina txirrindulariek ez ezik, zaleek ere eman dute erakustaldia. Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarrak irabazi du itzulia, askorentzat ezustean. Sailkapen orokorrarekin batera, ostiraleko Richie Porteren garaipena eta larunbatean erlojupean Tony Martinek egindako lorpena geldituko dira itzuliaren historiarako idatzita. Baina ‘historia txikian’ bestelako irudirik ere geldituko da txirrindu zaleen gogoan; horietako bat, haize, euri eta elurrei aurre eginez, eskualdeko errepide bazterretan bildu ziren ehunka zaleena izango da, dudarik gabe. Hain zuzen ere, babes hori eskertu nahi izan du Beasaingo bi etapen antolakuntzan jardun duen Loinatz Txirrindulari Elkarteko Iñigo Arangurenek. Lasterketaren inguruan Goierriko zaleek erakutsi duten jarrera «ikaragarria eta hunkigarria» izan dela dio; «jendea helmugan animatzen, Liernia eta Olaberri gainak jendez gainezka, jendea buru belarri antolakuntzan laguntzen eta giroak lagundu ez zuen arren, denak egunaz disfrutatzen». Zaila da jakitea errepide bazterrean zenbat jende bildu zen, baina antolakuntzan lagundu zutenen datuak baditu elkarteak: «200 bat behar ba genituen ere, 311 izan dira laguntzen izandakoak, elkarteko bazkideak, herriko beste elkarteetako bazkideak, herriko boluntarioak, beste herrietako txirrindulari elkarteetakoak». Hori dela eta, antolakuntzan era batera edo bestera parte hartu duten guztiei esker ona agertu diete Loinatz Txirrindulari Elkartekoek. Ibilbide gogorraAzken egunetako eguraldiak berez gogorra zen ibilbidea zaildu besterik ez du egin. Etapa motzekin bizitasuna eman nahi izan diote antolatzaileek aurtengo itzuliari, baina bost egunetan 32 mendate sartzeak, asko gogortu du proba. Horren adierazgarri izango da, agian, Eibartik abiatu ziren 164 txirrindularietatik, Beasainera 70 besterik iritsi ez izana. Argazkiak: 5. etapa (Eibar-Beasain) 6. etapa (Beasain-Beasain)  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa