Urrezko Aizkolarien saioa larunbatean da Ataunen
Urrezko Aizkolariak txapelketako kanporaketa bat Ataunen jokatuko da, larunbatean. Antolatzaileek hasieran igandean izango zela esan bazuten ere, aizkora-saioa bihar da, 19:00etan, San Gregorioko frontoian. Otaegi, Rekondo eta Larrañaga ariko dira, Urrezko Mailan.