Ampo Ordizia bigarrengoz txapeldun

Ampo Ordiziak bigarren urtez jarraian irabazi du Espainiako Kopa, VRAC Quesos Entrepinares taldeari 17-27 irabazita. Atsedenaldira 17-14 aurretik joan dira Valladolidekoak, baina bigarrenean jaun eta jabe izan da Axio Arañak zuzendutako taldea, eta horren erakusgarri da VRAC-ek ez duela punturik lortu bigarren zati osoan.

Ampo Ordiziak bigarren urtez jarraian irabazi du Espainiako Kopa, VRAC Quesos Entrepinares taldeari 17-27 irabazita. Atsedenaldira 17-14 aurretik joan dira Valladolidekoak, baina bigarrenean jaun eta jabe izan da Axio Arañak zuzendutako taldea, eta horren erakusgarri da VRAC-ek ez duela punturik lortu bigarren zati osoan. ospatzenBigarren zatia primeran hasi da Ordiziarentzat Kroll-en jokaldi bikain bati esker, Huxford-ek entsegua lortu baitu (17-19). 71. minutuan, Huxford izan da berriz ere aurkarien entsegu marra gainditu duena (17-24), eta 77.ean erabakita utzi du finala Kroll-ek, hagetara asmatuta (17-27). Aipatzekoa dira Ordiziako zaleen babesa eta animo oihuak. Bukaeran, zaleek ez ezik, jokalariek ere gogo handiz ospatu dute garaipena. Joanes Aierbe kapitainak jaso du ordiziarrek bigarrengoz irabazi duten kopa. Santanderretik bueltan, iluntze partean harrera egingo diete Ampo Ordiziako jokalariei, Ordiziako udaletxean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa