
Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinaresek Santanderren jokatuko duten Espainiako Koparen finala ikusteko zortzi autobus abiatu dira 08:15 aldera Arboladitik. Zale asko taldearen elastikoa jantzita inguratu dira, eta giro ona sumatzen da jendearen artean. Teknikari eta jokalariak atzo goizean abiatu ziren, eta baita beste ehunka zale ere, askok eta askok asteburu pasa egiteko baliatuko baitute finala. 10:30ak aldera iritsiko dira autobusak El Sardinero zelaiaren atarira, eta hamaiketakoa egin ondoren, estadiora sartuko dira. Finala 13:00ean da.