Azintzio jaiak ari dira ospatzen Legorretan
Mozorrotuta hasi dute eguna gaur Legorretan. Azintzio jaiak ari dira ospatzen, eta mozorroen eguna da gaurkoa. Gizon Pikua udaletxeko balkoitik begira dutela paella lehiaketa egin dute eguerdian, txakolina dastatuz. Plazan eta pilotalekuan elkartu dira lagun taldeak, batzuk mozorrotuta eta beste batzuk eguneroko itxuran, eta beharrezko osagarriak eskutan, paellak egiten aritu dira.
Asteazkenean hasita ari dira festak ospatzen Legorretan, eta bihar, igandea, izango da azken eguna. Gaur gauean Laket taldearekin dantzaldia dute eta 01:30ean erabakiko dute zein den aurtego mozorrorik politena nork duen. Sari banaketarekin amaituko dira ofizialki gaurko ospakizunak, bihar kirolari lekua egiteko. Eguerdian Solano musika eskolakoek kalejira egingo dute eta arratsaldean herri kirol jaialdia pilotalekuan. 20:30ean agurtuko dute bihar Gizon Pikua. Urtero bezala ehortzi egingo dute panpina festak amaitu direla irudikatzeko.