Emakume bat hil da arratsaldean Aizkorrin
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 47 urteko emakume gasteiztar bat hil egin da gaur arratsaldean Aizkorrin, 30 metrotik behera erorita. 16:30ak aldera Petroleras inguruan izan da istripua, beste mendizale batek jakinarazi duenez. Larri zauritu da emakumea, eta larrialdi zerbitzuetako langileak iritsi direnerako hilda zegoen. Ertzaintzak erreskatatu du gorpua, elikopteroz.